Lekitto Bedarrak Elikagaien Bankuko kideen esker ona jaso du
Elikagai Bankuko kideek esan dute Usotegiko uzta herriko 77 familitara ailegatu dela.
Lekeitioko Lekitto Bedarra ortularien elkarteak Usotegiko uzta banatzen jarraitzen du. Hala, joan den astean Elikagai Bankuari eman zioten –argazkian–. Horren aurrean, Elikagai Bankuko kideek esker ona agertu diete ortulariei, eta esan diete euren ekarpenei esker herriko 77 familitara heldu dela Usotegiko uzta.
Esker oneko berba horiek eskertu dituzte Lekitto Bedarrekoek, eta Elikagai Bankuko kideei proposatu diete auzolan ekintzetan parte hartzeko. “Horrela sarean integratu eta harremanak sendotzea lortuko dugu”, esan dute. Lekitto Bedarrekoek diotenez, auzolan ekintzetan parte hartuko balute jasotzen duten barazkien ekoizpenean parte hartu lezakete eta gustukoena aukeratu.