Pintaketa homofoboak egin dituzte Lekeitioko Azkue Ikastolako horma-irudian
Ikastolak dio aniztasunaren aldeko borrokan jarraituko dutela. Gertaera salatzeko manifestazioa egingo dute barikuan [maiatzak 28].
Aurreko astean LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira ikastolako DBHko ikasleek egindako horma-irudian pintaketa homofoboak egin dituztela salatu du Lekeitioko Azkue Ikastolak. “Ikastolak ekintza hauek gogor salatu nahi ditu eta aurrerantzean ere aniztasunaren aldeko borrokan jarraituko dugula berretsi”.
Gertaera salatzeko manifestazioa deitu dute barikurako [maiatzak 28]. Manifestazioa 16:15ean irtengo da horma-iruditik bertatik.