Azken orduetan 2 COVID-19 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Ondarroan eta Berriatuan kasu bana atzeman dute, eta intzidentzia tasak igo egin dira horrenbestez. Gainerako herrietan ez dute kutsaturik atzeman. Lurraldeei dagokienez, Araban eta Gipuzkoan 4 puntu gora egin du intzidentzia tasak; kontran, Bizkaian, zertxobait beherantz egin du.
Atzo [maiatzak 27] Ondarroan eta Berriatuan erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasuak; udalerri bakoitzean kasu bana. Ondorioz, herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Gainerako herrietan ez zuten kasurik erregistratu.
Lurraldeak. Lurraldeei dagokienez, Araban eta Gipuzkoan tasak igo egin dira. Gaur gaurkoz, Arabak 126,28ko tasa dauka (+4 puntu), Gipuzkoak 207,09koa (+4 puntu). Bizkaian behera egin du intzidentzia tasak 6 puntuan: 230,19koa da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66 (79 puntu igo da)
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 13,84
- Markina-Xemein: 39,80 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 221,78 (11 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: