Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsiodunen mugimenduak "indartsu" dagoela erakutsi du

Antolatzaileek emandako datuen arabera 450 pertsona batu dira Ondarroako manifestazioan eta beste 250 lagun Lekeition. Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua udazkenerako beste protesta bateratu bat prestatzen hasi da.

Zapatuan Ondarroako kaleetan zehar egin zen manifestazioa.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/05/31

Ehunka manifestarik parte hartu zuten zapatuan [maiatzak 29] Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Hegoaldeko lau hiriburuetan eta beste zenbait herritan egindako mobilizazioetan. Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsiodun mugimenduak ere “indartsu” dagoela erakutsi du beste behin ere. Ondarroan eta Lekeition egin ziren mobilizazioak “arrakastatsuak” izan direla esan dute; antolatzaileek emandako datuen arabera 450 pertsona batu ziren Ondarroan eta beste 250 Lekeition.

Ondarroako manifestazioa Zaldupeko zubian hasi zen 12:30ean. Manifestazioaren buruan Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsiodunen lau pankarta joan ziren, eta horien atzetik bi zutabetan banatuta joan ziren Alamedaraino, pentsio publiko eta duinen aldeko oihuak eginez. Lekeition ere, ordu berean batu ziren udaletxe aurreko eskaileretan. Ordu laurdeneko elkarretaratzearen ostean, alde zaharreko eta portu inguruko kaleetatik zehar manifestazioa egin zuten Amorotoko eta Mendexako herritarrekin batera; kolektiboaren eskakizunez gain, mediku kontsultak herrietan mantentzeko eskatu zuten.

Lekeitioko manifestazioa portutik igarotzen.

Manifestazioen amaieran euren ohiko aldarrikapenekin jarraitzen dutela azpimarratu zuten. Hiru urteko mobilizazioen ondoren ere “pentsio publiko duinen” eskaerari eusten diotela eta mesfidati daudela esan zuten. “Salatu nahi dugu hiru urteko mobilizazioen ondoren lortutakoak, arriskuan daudela eta ez dela urrats sendorik ematen pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko”.

Zapatuko mobilizazioa “helmuga eta abiapuntu berri bat” izan dela gaineratu du Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta egungo politikak ez balituzkete aldatuko, udazkenean erakunde sozial eta sindikalekin batera mobilizazio orokor bat antolatuko luketela iragarri dute. “Mobilizazioa da bermea, eta horrela jarraituko dugu gure helburuak lortu arte”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.