LABIren aholku batzordeak beste neurri batzuk ere arindu ditu: aire librean kirola egiteko ez dela pertsona mugarik egongo, garraio publikoaren zerbitzua gauerdira artekoa izan ahalko da eta aisialdi taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira. Neurriok eguaztenean [ekainak 2] sartuko dira indarrean.
Antolatzaileek emandako datuen arabera 450 pertsona batu dira Ondarroako manifestazioan eta beste 250 lagun Lekeition. Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua udazkenerako beste protesta bateratu bat prestatzen hasi da.
Kanpaina martitzenean [ekainak 1] jarriko dute martxan. Bi alditan banatuta egingo dute, eta bi hilabeteko iraupena edukiko du.
Txapeldunen Liga bat bereganatu duen lehen ondarrutarra da. Arrizabalagak jokatzen duen Chelsea taldeak 1-0 irabazi dio Manchester Cityri.
Senior mailan bosgarren sailkatu da gizonezkoen taldea. Kategoria horretan June Aranbarri eta Mikel Azkarate ondarrutarrak dauden Santurtzik eta Donostiarrak irabazi dituzte banderak.
08:00ak inguruan gertatu da istripua, Ondarroako noranzkoan. Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituzte.
Ondarrutarra marka pertsonala hobetuta bueltatu da etxera. Pisu jaurtiketan 16 zentimetrotan hobetu du marka.
Kanporaketa saioan mutrikuarrak eta IƱaki Errazki tolosarrek hirugarren egin dute, eta horregatik lortu dute finalerako txartela. Mikel Agirre ondarrutarra eta Oussmane Drame bederatzigarren sailkatu dira.
Barikutik domekara [maiatzak 28tik 30era] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (4), Ispaster (1), Lekeitio (2) eta Mutriku (1). Nahiz eta Mutrikuko eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin diren, gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeetan, Arabako tasa igo egin da, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi.
Ondarroan lehiatu duten txapelketan herriko klubeko Andoni Burgoa sailkatu da hirugarren, Ander Bergara laugarren eta Jonathan Beitia hamazazpigarren.
Laguntzaile talde bat osatu nahi dute udako ekintzetarako zein Kalekarako. Ekainaren 13ra arte egongo da izen-emate epea zabalik.