Ekainaren 20a baino lehen izena eman behar da Ondarroako udako arraun eskolan
Kirol eskaintza 2011. urtean eta aurretik jaiotakoei dago zuzenduta. Jarduerak uztailaren 5etik 30ra bitartean egingo dituzte.
Ondarroa Arraun Elkarteak udako arraun eskola antolatu du 2011. urtean eta aurretik jaiotakoei zuzenduta. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, ekintzak hainbat taldetan banatuta egingo dituzte. Uztailaren 5etik 30era egingo dituzte jarduerak, 10:00etatik 13:00etara. Hori bai, izena ematen duen jende kopuruaren arabera ordutegian aldaketak egon daitezkeela iragarri dute. Bertan parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 20a baino lehen izen eman dezakete arrauneskoli@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. “Izena ematerako orduan haurren izen-abizenak eta jaioturtea ipini behar dira”.
Ekainaren 17an, bestalde, urteko bilera orokorra egingo du arraun elkarteak. 19:00etan Kofradia Zaharrean batzeko hitzordua ipini dute. Besteren artean, 2021eko aurrekontua eta aurrera begirako aurreikuspenak eta 2020. urterko kirol balantzea egintzea egingo dituzte.