Agortu egin dira Ene Kantakek Lekeition eskainiko duen saiorako sarrerak
Haurrentzako musika eta dantza euskaraz eskaintzen duen Ene Kantak taldeak ekainaren 18an Dantzan ikuskizuna eskainiko du Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak salgai egon dira, baina antolatzaileek HITZAri jakinarazi diotenez, sarrera guztiak agortu egin dira. Emanaldia 17:30ean hasiko da.