Kirol ikastaroak egongo dira Lekeition uztailean eta abuztuan
Lekeitioko Udalak udako kirol ikastaroen eskaintza jarri du martxan, osasun neurri guztiak kontuan hartuta. Uztailean eta abuztuan emango dituzte ikastaroak, eta horietan izena emateko azken eguna ekainaren 20a da.
Besteak beste strech, gap, zumba, ballet, funky, spinning edota igerilekuko ikastaroak eskainiko dituztela jakitera eman dute. Horietako batean parte hartu nahi dutenek kiroldegian bertan edo kiroldegia@lekeitio.eus helbidera idatzita izena eman dezakete.
Izena emateko epea amaitu ostean, ekainaren 24an, hain zuzen ere, zozketa bat egingo dute izena eman duten guztien artean. Parte hartzeko lehentasuna abonatuei emango zaiela esan dute.