Udaburuko ospakizunean dantzan egiteko ikastaroa antolatu dute Etxebarrian
Barikuan hasiko dira entseguak. Betiko dantzak izango direla aurreratu dute.
Iazko modura, Udaburuko ospakizunean suaren inguruan dantzan egiteko ikastaroa jarri du martxan Etxebarriko ETX kultur elkarteak.
Barikuan [ekainak 11] hasiko dira entseguak, eta ekainaren 18an beste hitzordu bat ere edukiko dute herritarrek dantzak ikasteko. Batzeko ordua 17:00etan jarri dute Plaza Barrin.
Osasun egoera dela eta maskarak eramatea beharrezkoa dela gogoratu dute antolatzaileek.
Parte hartzeko deia. Etx elkarteak antolatuta, lau dantza egin zituzten herritarrek iaz suaren inguruan, eta txalaparta doinuekin ere girotu zuten ospakizuna. Aurten ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu diote herritar guztiei. Betiko dantzak izango direla aurreratu dute.
Iazko bideoa: