Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola
Kirol abenturazalea

Lander Andonegi: "Erronka bukatu arte diru ekarpenak egiteko aukera zabalik dago"

Lander Andonegi mutrikuarrak ‘Bi itsasoak’ zeharkaldi solidarioa hasiko du zapatuan [ekainak 12]. Penintsula bizikletan zeharkatuko du, minbiziaren aurkako Relevos Por La Vida elkartea babesteko asmoz.

Lander Andonegi kirol abenturazale mutrikuarra
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/06/09

Zergatik deitu diozu Bi itsasoak proiektuari?
Asmoa Mutrikutik irten, hemen kantauri itsasoa ikutu eta Granadako Rijana hondartzara ailegatzea da; han mediterraneo itsasoa ikututa amaituko nuke erronka.

Zer edo zer bereziagatik amaituko duzu erronka Rijanan?
Rijanako hondartzan eskalatzen ari zela semea galdu zuten Granadako lagun batzuk, eta horregatik amaituko dut han.

Zeharkadia gainera minbiziaren aurkako elkarte bat babesteko egingo duzu.
Lagun hauek semea hil ondoren Soy Montaña kluba sortu zuten. Urtero Granada inguruan gehien behar duen elkarte bati laguntzen diote. Urte horretan batzen duten diru guztia doaintzan ematen dute, eta aurten Relevos Por la Vida elkarteari lagunduko diote. Elkarte honek Granadako onkologikoan dauden gaztetxo eta nerabeei laguntzen die; horien ospitaleko egonaldia ahalik -eta atseginena eta erosoena egiten ahalegintzen dira. Erronka egitea erabaki nuenean, zer edo zertan laguntzea ideia zoragarria zela iruditu zitzaidan.

Zenbat etapatan burutuko duzu abentura?
1.310 kilometro egingo ditut, bederatzi etapatan banatuta; 20.000 metro baino gehiagoko desnibel positiboari egin beharko diot aurre egun gutxian. Egunero, bataz beste, 145 kilometroko eta 2.000 metro baino gehiagoko etapak egingo ditut.

“Bizikletak dituen ezaugarriei esker nahi duten lekutik ibiltzeko askatasuna ematen dit”

Horietatik guztietatik, zure ustez, zein izango da zailena?
Azkena, duda gabe. Luzeraz ez da oso luzea, 128 kilometro dira, baina 4.000 metro bainoko desnibel positiboari egin beharko diot aurre. Granadatik irten eta handik Veleta (3.396 metro) mendi tontorrerantz abiatuko naiz; lagunaren semearen errautsak han daude. Handik Rijanako hondartzaraino jaitsiko naiz. Etapa bera gogorra bezain berezia izango dela uste dut. Lagun batzuk Veletako tartea nirekin batera egingo dute bizikletan eta bukaera ere elkarteko eta onkologikoko kideekin eta Granadako lagunekin batera egingo dut; egun gogor horri bultzada emateko ondo etorriko da babes hori.

Era bereziren baten prestatu zara?
Ez, bereziki. Astegunetan ahalik eta egun gehien irtetzen eta asteburuetan ahalik eta gehien luzatzen ahalegindu naiz, kilometro karga ahalik eta handiena pilatzeko.

Zeharkaldia nolako bizikletarekin egingo duzu?
Duela hiru bat hilabete gravel bizikleta bat erosi nuen erronka honatarako pentsatuta. Bizikletak dituen ezaugarriei esker nahi duten lekutik ibiltzeko askatasuna ematen dit; errubera zabalagoak sartuta pista eta mendi bideetatik ibiltzeko aukera ere izango dut, bestelakoan dena errepidetik egin beharko nuke.

Zelako bideetatik ibiliko zara?
Asfaltatu gabeko pistetatik ibili nahiz gehienbat, baina errepide zaharretatik eta bidezidorretatik ere ibiliko naiz.

Penintsula hainbat ibilbidek zeharkatzen dute. Bateren bat jarraituko duzu bereziki?
Nahikoa ezezaguna den ibilbidea aukeratu dut: Iberica Traversa delakoa. Donibane Lohizunen hasi eta Gribaltarren amaitzen da berez, baina nire erara moldatu dut nire ibilbidearen hasiera eta amaiera ez delako hortik igarotzen; zehazki, lehenengo eta azken etapak ez dira bertatik igarotzen.

“Jendeak nola erantzun duen eta proiektuarekin zelan bat egin duen ikusita harrituta nago”

Zapatuan noiz irtengo duzu?
08:00etan irtengo dut moilatik. Lehen kilometroak lagunekin egingo ditut, eta norbaitek gurekin etorri nahiko balu ongietorria izango da.

Argazki zuzendaria zara ofizioz, irudiak grabatu eta inon zabaltzeko asmorik baduzu?
Instagramen eta Relevos Por la Vida elkartearen Facebook orrialdean egunero zer etapa tokatzen den joango gara ipintzen. Ahal den neurrian eguneko irudiekin osatutako kronika txiki bat egiteko asmoa ere badut.

Dirua batzeko kamisetak diseinatu eta salgai jarri dituzu. Zelan joan da esperientzia?
Martitzenera arte kamisetak eskatzeko aukera egon da. Pozik nago, 1.200 bat euro lortu dira aste eta erdian; jendeak nola erantzun duen eta proiektuarekin zelan bat egin duen ikusita harrituta nago. Orain, berriz, nik erronka bukatu arte (ekainak 20) diru ekarpenak egiteko aukera zabalik dago.

Zelan diruz lagundu daiteke proiektua?
671 92 37 27 telefono zenbakira BI ITSASOAK adierazita Bizum bat egin dezakete kanpainarekin bat egin nahi duten norbanakoek zein enpresek; batutako diru guztia Relevos Por la Vida elkartera bideratuko da zuzenean. Ekarpen guztiak ongietorriak izango dira; kopurua edozein delarik ere, laguntza ondo etorriko da. Edozein zalantza izanez gero 657 41 12 20 telefonora deitu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.