'MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidea' aurkeztu zuen zapatuan [ekainak 5] Ahaztuen Oroimena elkarteak. Bertan egingo dituen esku hartze arkeologikoaren berri eman zuen Josu Santamarina Otaola arkeologoak.
Lander Andonegi mutrikuarrak ‘Bi itsasoak’ zeharkaldi solidarioa hasiko du zapatuan [ekainak 12]. Penintsula bizikletan zeharkatuko du, minbiziaren aurkako Relevos Por La Vida elkartea babesteko asmoz.
Trailerrak gaur [ekainak 9] goizean hasi dira kendutako belarra eramaten; zirkulazioa txandaka zuzentzen ari dira deskarga lanak egiteko. Lanak ondo bidean badoaz uztailaren 23rako amaituko dituzte.
Abaroa parkean izango da ekitaldia, zapatuan [ekainak 12]. Espazio Publikoan Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute ekimena.
Joan den astean Lekitto Bedarrekoek Dominika mojei eman zieten Usotegiko uzta. Datorren asteko eguenean [ekainak 17] Elikagai Bankuari emango diotela aurreratu dute.
Berriatuko tasa 80 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Gaur gaurkoz, zazpi dira 0 tasa daukaten Lea-Artibaiko herriak. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasak gora egiten jarraitzen du, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira.
Lehiaketan 18 eta 36 urte bitarteko (biak barne) gazteek parte hartu dezakete. Aurtengo Euskal Zine Bileran jakinaraziko dute zein den bekaren irabazlea, eta hark 10 hilabete edukiko ditu proiektua garatzeko.