Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
KirolaUdala

Mutrikuko futbol zelaiaren berdegunea aldatzen hasi dira

Trailerrak gaur [ekainak 9] goizean hasi dira kendutako belarra eramaten; zirkulazioa txandaka zuzentzen ari dira deskarga lanak egiteko. Lanak ondo bidean badoaz uztailaren 23rako amaituko dituzte.

Mutrikuko San Migel futbol zelaian belar artifiziala aldatzeko lanak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/06/09

Asteon hasi dituzte Mutrikuko San Migel futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak. Udalak adierazi duenez, lehengo belarra txarto zegoen “erabiliaren erabiliaz” eta hori dela eta, dena aldatuko dute. Zehaztu dutenez, “kalitatezko eta azken belaunaldiko” belar artifiziala ipiniko dute, “punta-puntako teknologia” erabiltzen duen eta Nazioarteko Futbol Federazioak ematen duen ziurtagiria duen FIFA quality pro mailakoa. Lanak ondo bidean badoaz uztailaren 23rako amaituta edukitzea aurreikusten dute.

Makinak martitzenean [ekainak 8] sartu ziren belar artifizala kentzera eta gaurko [ekainak 9] dena kenduta eta eramanda edukitzea aurreikusten dute. Trailerrak goizean hasi dira kendutako belarra eramaten, eta horrek eragozpenak sortu ditu zirkulazioan; 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zirkulazioa txandaka zuzenduko dute obra egiten ari diren langileek. “Aurrerago, belar artifizial berria iristen denean, deskarga kontuengatik ere itxi egin beharko da bideetako bat. Oraindik ez dakigu zein izango den egun zehatza”.

Hurrengo astean, berriz, lurzorua berdindu, oinarria trinkotu eta kanaletak garbituko dituzte. Data horietan, gainera, Herbereetatik datorren belar artifiziala helduko da; ekainaren azken astean hasiko dira belar artifizial berria ipintzen. Uztailaren lehen egunetan, aldiz, seinaleztapen eta margoketa lanak egingo dituzte; futbol 11n eta 8an eta errugbian jokatzeko moduan prestatuko dute zelaia. Azken ukituak eman eta gero, kirol ekipamendua ipiniko dute.

Mutrikuko futbol zelaiaren ondoko aparkalekuaren itxura, kamioiak lurra apurtu ondoren.

Futbol zelaiaren alboan dagoen aparkalekuaren zati bat ere ez dago erabilgarri. Lanak egiten ari diren enpresako kamioi batek aparkalekuko lurra apurtu du. Udal iturriek esan dutenez, kamioia “pisutsuegia” zen, eta horren ondorioz apurtu da. Iragarri dutenez, obraz arduratzen ari den enpresakoek egingo dituztek aparkalekuko konponketak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.