27 traineruk lehiatuko dute Antiguako Ama Estropada
Emakumezkoetan hamar traineru eta gizonezkoetan 17 traineruk lehiatuko dute Ondarroako estropada, zapatuan [ekainak 12].
IX. Antiguako Ama Estropada lehiatuko dute zapatuan [ekainak 12], 11:30ean hasita, Ondarroan. Traineru denboraldia hasteko atzera kontaketa hasi duten honetan, taldeak ze mailatan dauden ikusteko azkenenengo aukera edukiko dute.
Emakumezkoetan ETE ligako hamar traineruk izena eman dute, eta txanda berean uretaratuko dira. Ondoko taldeen artean erabakiko da bandera: Ondarroa, Isuntza, Deusto, Lutxana, Zarautz, Hibaika, Zumaia, San Juan, Lapurdi eta Castro.
Gizonezkoak, aldiz, 3 txandatan ariko dira. Hamazazpi traineruren artean erabakiko da txapelduna. Lehenengo txandan, KAE 2ko Busturialdea, Deusto B, Hibaika, Hondarribia B eta Donostiarra B lehiatuko dira. Bigarren txandan, KAE 1eko Orio B, Zumaia, Arkote, Deusto, San Pedro eta Kaiku uretaratuko dira. Hirugarren eta azken txandan, berriz, Eusko Label Ligako sei talde ariko dira: Ondarroa, Isuntza, Bermeo, Itsasoko Ama, Zierbena eta Zarautz.