Kezka dantza taldearen emanaldia, Etxebarrian
Domekarako [ekainak 13] antolatu du dantza emanaldia ETX kultur elkarteak. Jarlekuak ipiniko dituzte PeƱanekua plazan dantzaldia ikusi ahal izateko.
Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta Eibarko Kezka dantza taldearen emanaldia egongo da domekan [ekainak 13] Etxebarrian. 12:00etan hasiko da dantzaldia PeƱanekua plazan, eta aurreratu dutenez, Arrateko amaren ezpata-dantza eta San Joan eguneko soka-dantza dantzatuko dituzte besteak beste.
Antolatzaileek azaldu dutenez, jarlekuak ipiniko dituzte dantzaldia ikusi ahal izateko, distantziak mantenduta. Eguraldi txarra izanez gero, emanaldia frontoian izango da.
Taldea. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan ere egiten dute dantza besteak beste. Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi dute urtero irailaren 8an.