Argazki herrikoia aterako dute Amoroton, medikuaren zerbitzua herrian jasotzen jarraitu nahi dutela aldarrikatzeko
Herritarrek domeka eguerdirako [ekainak 13] egin dute deialdia.
Mediku zerbitzua herrian berton edukitzeko aldarrikatzeko argazki herrikoia aterako dute Amorotoko plazan, domekan [ekainak 13], 13:00etan. Deialdia herritarrek egin dute.
Maiatzaren 17tik osasun zerbitzuaren aurrez aurreko arretarik ez daukate Amoroton eta Mendexan, eta zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko mobilizatzen ari dira herritarrak, esate baterako, maiatzaren 30ean sinadurak batu zituzten bi herriotan.
Orain arte arreta eman dien medikuak lekualdaketa eskatu zuen, eta haren plaza ez dute bete, momentuz. Barrualde-Galdakao ESIko arduradunek plaza esleitu bitartean ordezkapen bidez beteko zutela hitz eman zieten, baina, ez daukate ordezkorik, eta ondorioz, Lekeitioko anbulatoriora joan beharra daukate aurrez aurreko zerbitzua jaso behar dute.