Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arantza Herrian! dinamikak mobilizazioak deitu ditu Lekeition

Uztailaren 12an hasiko den 13/13 epaiketako auzipetuei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte datorren hilabeterako. "Epaiketa bertan behera geratzea nahi dugu, eta Arantza eta besteak herrian nahi ditugu", azpimarratu dute.

Arantza Herrian! dinamikaren prentsaurrekoa. Argazkilaria: Arantza Herrian!
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/06/14

Arantza Herrian! dinamikak prentsaurrekoa eman zuen atzo [ekainak 13] Lekeition, uztailaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalean hasiko den zortzi euskal herritarren kontrako 13/13 auziaren epaiketaren harira. IrtenBidera ekinbidearen baitan, asteak daramate Lekeition dinamika lantzen, eta aurrera begira antolatu dituzten elkartasun ekimen eta mobilizazioen berri eman zuten.

Arantza Zulueta Lekeitioko bizilaguna da 13/13 kasuko zortzi inputatuetako bat. Zuluetagaz batera Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi epaituko dituzte. Fiskalak denentzako 77 urteko espetxe zigorra eskatzen du, 19 urteko zigorra Zuluetarentzat. Arantza Herrian! dinamikako kideek diotenez, denboraz eta tokiz kanpo dago eskaera hori: “kartzelak husteko garaia da, ez betetzen segitzekoa”.

Operazio poliziala “Ezker Abertzalea konfrontazio armaturik gabeko agertoki politiko berria eraikitzeko oinarriak gorpuzten ari zenean” gertatu zela ekarri dute gogora, eta atxiloketak “babes legalik barik” eman zirela salatu dute: “CNI eta estatuko estolden inplikazioagaz frogen manipulazioa argia, eskubideen urraketak eta tratu txar zein tortura gogorrak eman ziren. Hori da epaiketa honen oinarria, besterik ez”.

Beraz, epaiketa salatu eta Zulueta eta beste auzipetuen aldeko ekimenak egingo dituzte Lekeition hurrengo hilabetean. “Euskal preso politikoen eskubideen alde egiteagatik izan ziren Arantza eta beste zazpi lagunak atxilotuak, jazarriak, torturatuak eta espetxeratuak. Egun presoen egoera ez da asko hobetu. Pauso txikiak aurrera ematea lortu badugu ere, larria da Pototo eta Liherren egoera. Salbuespen neurriak bertan behera geratzeko bide asko daukagu oraindik egiteke”.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte elkartasun ekimenetan parte hartzera. “Gure gonbidapena herritar orori elkartasun ekimenetan parte hartu eta epaiketa honen aurrean kalera irteteko. Epaiketa hau bertan behera geratzea nahi dugu, eta Arantza eta besteak herrian nahi ditugu”.

EKIMENAK:

  • Ekainak 18: Mahai ingurua auziperatuagaz, 18:30ean, Abaroa parkean.
  • Ekainak 25: Zine foruma, 20:30ean, Kontzijopean.
  • Ekainak 26: ‘8 auziperatu 8 orduz elkartasuna’ ekimena, 12:00-20:00, Eskolapean.
  • Uztailak 10: Manifestazioa 12:00etan, Bilbon.
  • Uztailak 12: Epaiketa hasiera, 19:00etan elkarretaratzea, Eskolapean.
  • Uztailak 31: Elkartasun Eguna.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.