Asteburuan Lekeitioko San Juan Talan utzitako zikinkeria salatu dute herritarrek
Herritarrek sare sozialen bidez egin dute salaketa, baina HITZAri ere argazkiak bidali dizkiete. Esan dutenez, zapatu gauean [ekainak 12] Lekeitioko San Juan Talan egon zirenek gunea zikin-zikin utzi zuten. “Ez dago eskubiderik. Espero dugu berriro ere ez errepikatzea”.