Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aurrerak Hirugarren Mailan jarraituko du

Mailari eusteko helburua bete du talde ondarrutarrak. Ligaren bigarren fasea izan den mailari eusteko kanporaketen azken jardunaldian 2-3 irabazi dio Lagun Onak taldeari.

Argazkia: ONDARROAKO KIROLAREN LEIHOA
Aintzina Monasterio Maguregi
Ondarroa
2021/06/14

Klubaren mendeurreneko helburua bete du Aurrera futbol taldeak. Lanagaz eta konpromisoagaz lortu dute jokalariek; 2021-2022 denboraldian Hirugarren Mailan jarraituko du talde ondarrutarrak.

Jaitsiera kanporaketen fasean, Hirugarren Mailako taldeek asteburu honetan lehiatu dute azkenengo jardunaldia. Apirilean fase hau hasi zutenetik, mailari eusteko postuetan mantendu da Aurrera. Hain zuzen, hamar talde aritu dira helburu bera lortzeko borrokan, horietatik lau salbatu dira: SCD Durango, CD Lagun Onak, Tolosa CF eta Aurrera Ondarroa.

“Gogobeteta eta pozik” daude zaleak, jokalariak, entrenatzailea eta gainontzeko taldekideak. “Pertsonalki jende askogatik poztu nintzen: jokalariak, presidentea, koordinatzailea… badakit txarto pasatu dutela, eta beraz, denagatik poztu nintzen. Urte aztoratua izan den mendeurrenaren urte honetan, klubarentzat oso-oso garrantzitsua da Hirugarren Mailan geratzea”, adierazi du Iñaki Garcia Aurreraren entrenatzaileak. Abenduan heldu zen Ondarroara, eta “denbora gutxi izan bada ere, oso intentsoa” izan dela zehaztu du: “Jokalari oso gazteak dira, eta asko pozten naiz eurengatik. Nik ez dut ia ezer egin, eurek lortu dute mailari eustea, eta uste dut Ibonegaz ere lortu ahal izango zutela”.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Sei talde bizkaitar mailaz jaitsi direla gogoratu du, eta horregatik ere lorpena eskuratzea handia dela nabarmendu du: “Denok dakigu ze gogorra den Ohorezko Mailara jaistea, handik mailaz igotzea zaila baita. Azken urteotan Ohorezko Mailan talde oso indartsuak daude, eta maila horretatik talde bakarra igotzen da Hirugarren Mailara”.

Iñaki Garcia (Aurreraren entrenatzailea: “Lehiatu eta emaitzak lortu behar ziren; taldeak puntuak behar zituen”

Mailari eusteko lehian, zaleen, herriaren babesa sentitu dute, baina harmailetan euren bultzadarik barik aurre egin behar izan diete partidu garrantzitsu horiei. Garciak berak denboraldi honetan ezin izan ditu Zaldupeko harmailak jendez beteta ikusi, baina aurkari moduan bertan egondakoa da, eta ondo daki ondarrutarrek zelan animatu izan duten euren taldea: “Aurretik ere banekien Aurrerak mugitzen duen jendetza; herriaren eta taldearen artean dagoen harreman estua ezagutzen nuen. Gainera, herri txikia da eta herriko jokalari asko daude Hirugarrem Mailako taldean. Pena da partiduak ikuslerik barik jokatu izana”.

Ligaren fase honetan hamar jardunaldi lehiatu dituzte. Aurreraren entrenatzaileak esan modura, formatu honetan, “astero finalak jokatzen” aritu dira: “Partidu guztiak izan dira garrantzitsuak. Denak izan dira aurkari zuzenak, eta jendeak jardunaldi guztietan egiten du ekarpenen bat”. Puntuak pilatzea zen helburua, eta taldearen errendimenduagaz eta lanagaz “pozik” dago Garcia: “Lehiarako itxura eman du. Jokatzea baino lehiatzea izan da egin beharrekoa. Lehiatu eta emaitzak lortu behar ziren; taldeak puntuak behar zituen”.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Azken hamar jardunaldietatik bost irabazi, hiru berdindu eta bi galdu ditu talde ondarrutarrak. Galdutako biak etxeko partiduak izan dira: “Serie osoan etxetik kanpo ez dugu partidurik galdu. Etxean galdutako bi partiduak ez ziren onak izan, baina uste dut antsietate gehiegi edukitzeak eragin zigula. Batzuetan antsietate hori zure kalterako izaten da. Motibazioa beharrezkoa izaten da, baina gehiegi motibatzean kontu handia eduki behar duzu”.

Jaitsiera kanporaketen hamargarren eta azken jardunaldia zapatuan jokatu zuten, eta Aurrerak 2-3 irabazi zion Lagun Onaki, Azpeitian. Partidua hasi eta hiru minutura, 0-1 aurreratu zen Ondarroako taldea, Eñauten golari esker. 37. minutuan, epaileak Lagun Onaken aldeko penaldita adierazi zuen, eta banako berdinketaren gola sartu zuen Otamendik. Atsedenaldirako pare bat minutu falta zirenean, 1-2koa sartu zuen Larrañagak.

Bigarren zatia ez zuen ondo hasi Aurrerak, etxeko taldea, berriz, ondo zelairatu zen. Taldea egokituta, min egitea lortu zuen. Hori ikusita, sistema aldatzeko aulkian zeuden jokalariak berotzera deitu zituen Garciak. 55. minutuan, Jagobak etxekoen bigarren gola sartu zuen. Aldaketak eginda, zelaian hobeto kokatu zen talde ondarrutarra, eta jokoan islatu zen aldaketa. Hamar-hamabost minututan hainbat gol aukera on eduki zituen, eta gero, 85. minutuan jokaldi batean asmatu eta Julen Fernandezek sartu zuen garaipenaren gola.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Lagun Onak-ek orain dela bi aste ziurtatu zuen mailari eustea eta, beraz, Aurrerakoek zeukaten presio hori ez zeukaten.”Intentsitate puntu hori galduta zeukala esan daiteke. Ekainaren erdialdera helduta, eta aurretik izandako tentsioa kontutan hartuta, jendea oso nekatuta dago”.

Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea
Argazkiak: Aurrera kirol elkartea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.