Dantzaldi ikusgarria eskaini du Kezka dantza taldeak Etxebarrian
Arrateko amaren ezpata-dantza eta San Joan eguneko soka-dantza dantzatu zituzten PeƱanekua plazan.
Etxebarriko ETX kultur elkartearen eskutik Eibarko Kezka dantza taldearen emanaldiagaz gozatzeko aukera egon zen domeka [ekainak 13] goizean Etxebarriko PeƱanekua Plazan. 12:00etan hasi zuen dantzaldia Kezka dantza taldeak. Bi dantza egin zituzten: Arrateko amaren ezpata-dantza eta San Joan eguneko soka-dantza.
Plazako harmailetatik, baina batez ere inguruetako gerizpeetatik jarraitu zuten emanaldia etxebarritarrek. Bero handia egin zuela eta harmailen goiko partera igo zituzten antolatzaileek aulki batzuk, emanaldia gerizpetik jarraitu ahal izateko.
Dantzaldi ikusgarria eskaini zuen Eibarko taldeak, eta txalo zaparradagaz erantzun zion publikoak. ETX taldeko Jon Kastillo eta Aitor Bereziartua ere atera zituzten soka dantzara. Etxebarriko kultur elkartekoek jakitera eman zutenez, dantzaldia apirilerako zegoen antolatuta, baina COVID-19 dela eta atzeratu egin behar izan zuten.