Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mutriku bosgarren sailkatu da Erandioko jardunaldian

Argazkia: Potronko.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mutriku
2021/06/14

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren 600 kiloko lehen jardunaldia Erandion lehiatu zuten zapatu arratsaldean [ekainak 12], eta Mutriku Sokatira Taldea bosgarren sailkatu zen. Gaztedi A eta Goiherri 6,5na puntugaz berdinduta geratu ziren. Gaztedi B hirugarrenak 5 puntu lortu zituen, eta 4 puntu Akelarre laugarrenak. Mutrikuren atzetik Geto eta Gaztedi C sailkatu ziren.

Taldeak 640 kilotik 600 kiloko kategoriara pasatu dira astebetean eta, beraz, denentzat ere lehen helburua pisuan sartzea izan zen. Mutrikuk taldekideen artean aldaketa bakarra egin zuen. “Bertara ailegatu arte esperantza onekin geunden. Bertara joan eta besteak ze taldeekin zeuden ikusi genuen. Gure mailan ibili ginen”, adierazi du Javi Urresti Mutriku Sokatira Taldeko kideak.

600 kiloko kategorian hobeto aritzeko talde lehiakorragoa osatzeko apustua egin zuten denboraldi hasieran: “Talde beteranoagoa sartzea zen asmoa. Finalean beste beterano bat faltako da, lan kontuengatik ezingo duelako joan, eta beraz, ea zapatu honetarako lortzen dugun urte batzuk daramagunekin taldea osatzea”. Bigarren jardunaldirako kilo batzuk kendu beharko dituzte: “Zapatuan eman genuen pisutik, bakoitzak gutxienez beste kilo bat jaitsi beharko dugu”.

600 kiloko bigarren jardunaldia Getxoko Zubilletako parkean jokatuko dute zapatuan [ekainak 19], 17:00etatik aurrera. Berriro ere zazpi taldeak denak denen aurka lehiatuko dira.

Urrestiren esanetan, Gaztedi Ak “bere maila ere gainditu” du aurten: “Nahiz eta zapatuan bere etxean Goiherrigaz berdindu egin zuen, ikusi da zelako nagusitasunagaz irabazten ari den. Horrek esan nahi du Gaztedi Aren moduan, Gaztedi B ere maila onean dabilela. Goiherrik 600ekoa ez bada 560koa lortu nahiko du, eta ea maila hartzen duen oraingoan. Ikusi beharko da datorren zapatuan Getxon zer gertatzen den”.

Argazkia: Potronko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.