IV. Film labur lehiaketa jarri dute martxan Etxebarrian
Irabazlea Santixau jaietan aukeratuko dute. Lanak uztailaren 16rako entregatu behar dira.
Etxebarriko IV. Film labur lehiaketa antolatu du Etxebarriko Udalak. Gaur egungo egoera izango da aurtengo gaia, eta gai horren inguruan egin beharko dute film laburra parte hartzaileek.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lanak euskaraz izan behar dira, eta gehienez 3 minutu eta 10 minutu bitarteko iraupena eduki behar dute. Film laburrak Etxebarriko udaletxean aurkeztu behar dira uztailaren 16rako, 1920×1080 Full HD memoria eramangarrian.
Irabazlea Santixau jaietan aukeratuko dute, uztailaren 25ean, eta epaimahaia talde bakoitzeko ordezkari batek osatuko dute. Balorazioa egiterako orduan, originaltasuna, umorea, teknika eta gaiagaz daukan zerikusia izango dituztela kontuan jakitera eman dute. Parte hartzaile guztientzat egongo dira sariak.