Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jaittu, tekno melodikoaz sare sozialak astintzen

Musika egitea da Jabi Amirola 'Jaittu' Lekeitioko bizilagunaren pasioa. Bere abestiak herritar askoren belarrietara ailegatzen dira. Azken abestiaren bideoan Lekeitioko arrantzaleak izan dira protagonista.

Asier Alkorta
Lekeitio
2021/06/24

Nerabea zenean musika munduan lehen urratsak ematen hasi zen. Eta han eta hemen ibili eta gero, gaur egun ekoizpen propioak egin eta sare sozialetan zein plataforma digitaletan argitaratzen ditu. Jaittu ezizenagaz ezagutzen bada ere, Jabi Amirola da bere izena, eta Lekeition bizi da. Ekainaren hasieran Bakar izeneko abestia eta bideoklipa argitaratu zituen, eta horretan Lekeitioko Totaio itsasontziko arrantzaleak dira protagonista.

San Juan Talan itsasoari begira zegoela, urrunean bakar-bakarrik zegoen itsasontzi bat ikusi zuen. «Puntu bat bezala ikusi nuen, eta pentsatu nuen itsasoan bakar-bakarrik zegoela. Eta itsasoaren handitasuna eta bakardadea abesti eta bideo batean erakusteko ideia bururatu zitzaidan». Totaio itsasontziaren jabea ezagutzen zuenez, hari galdetu zion ea bideo baterako irudiak hartzeko baimena emango zion. Eta baietz erantzun zion.

Emaitza «polito» geratu dela dio. «Lekeition ere kalean jedeak esan dit gustatu zaiola». Arrantzaleak, gainera, bideoan gustura parte hartzen ikusten dira. «Azken finean nik ogibide horren gogortasuna eta egunerokotasuna erakutsi nahi izan dut. Errealitate hori tekno musikarekin uztartu nahi izan dut». Dioenez, itsasoari lotutako abestiak tristeak, melankolikoak izaten dira. «Nik beste modu batera aurkeztu nahi izan dut ogibide hori. Tradizionala eta modernoa uztartu nahi izan ditut».

Emaitzagaz gustura geratu bada ere, denbora askoko kontua izan dela dio. «Ni erradiodiagnostikoko teknikaria naiz eta Basurtoko ospitalean lan egiten dut. Lanetik ateratzen naizenean nire ekoizpenetan murgiltzen naiz, nire zaletasunean».

Abesti solteak. Bakar abestia egiteko, esaterako, bost hilabete inguru behar izaten dituela dio. «Nik musika egiten dut. Gero, masterizazioa Iraun Urkaregik egiten dit. Abestia eginda dagoenean, nik irudiak jartzen dizkiot». Urkaregik abestiei egiten dizkien ukituekin soinua asko hobetzen dela dio.

Argi dio ez dituela diskoak argitaratzen, abesti solteak baino. «Abestiak egiten ditut, eta gero horiek sare sozialetan zabaltzen ditut. Azken finean, gaur egun diskoak ez dira erraz saltzen. Nik tekno estiloko musika egiten dut, tabernetan-eta jartzeko».

Udia, Bidaia, Daika, Osterabe… Banan bana, berak egindako abestien multzoa handiatzen ari da. Eta abestiz abesti, milaka erreprodukzio pilatzen ditu Facebooken. Osterabe abestiaren bideoak, esaterako, Facebooken 21.000 erreprodukzio eduki zituen.

Musikariak azaldu duenez, 14 urtegaz hasi zen musika munduan lehen urratsak ematen, bere lehengusu Enrike Solinis Azpiazu gitarra jotzaileagaz. «Lehiaketa baten bidez hasi nintzen gitarra jotzen. Gero gitarra elektrikoa jotzen ikasi nuen, eta 18 urtegaz talde baten ere aritu nintzen». Zaletasunak bultzatuta, solfeo ikasketak ere egin zituen. «Gero, denbora falta zela eta, musika albo batera utzi nuen. Baina Bilbotik Lekeitiora etorri nintzen bizitzera, eta berriro musika munduan sartu nintzen. Zehatz esateko, musika elektronikoa egiten hasi nintzen».

Lekeitioko taldeetan. Lekeitiora bizitzera joan zenean, Estudiantinan sartu zen, eta han gitalelea jotzen zuen. «Ziur Laters taldean ere gitarra jotzaile legez sartu nintzen. Eta nahiz eta iazko uztailean taldea utzi nuen eta denbora faltagatik gaur egun Estudiantinan ere ibili ez arren, musika munduari lotuta jarraitzen dut. Nik ahal dudanean, denbora daukadanean jartzen naiz musika egiten».

Bere kabuz hasitako bide horretan, Udia izeneko abestia izan zen lehendabiziko lana. «Abesti horren bideoak 14.000 erreprodukzio eduki zituen Facebooken. Horregaz konturatu nintzen bazegoela jendea nire bideoak ikusten zituena, eta aurrera egitea erabaki nuen». Eta bide horretan jarraitzen du gaur egun ere.

  • YOUTUBEn daukan kanala
  • Facebookeko orrialdea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.