Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Terrazak egokitzeko laguntzak eman dituzte Markina-Xemeinen

Ia 35.000 euro banatu ditu udalak. Terrazak haizetik babesteko itxitura gardenak eta euri nahiz eguzkitarako balio duten eguzkitakoak jartzeko inbertsioak diruz lagundu dituzte.

Markina-Xemeingo Sakris tabernako terraza. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/06/24

Markina-Xemeingo ostalariek euren terrazetan inbertsioak egitea diruz lagundu du Markina-Xemeingo Udalak. Azaldu dutenez, pandemia egoeran aire zabaleko espazioak bilakatu dira toki seguruenak, eta ostalaritzaren kasuan, terrazetan baimendu dira soilik %100eko edukierak. «Egoera horren aurrean, ostalaritza aktibitateek terrazetan zerbitzua emateko beharrezko dituzten inbertsioetan lagundu nahi izan da udaletik».

Terrazak haizetik babesteko itxitura gardenak eta euri nahiz eguzkitarako balio duten eguzkitakoak jartzeko inbertsioak finantzatu ditu udalak, hain zuzen ere. «Azken hauen kasuan, bi kolore zehatzekoak dira, zuriak eta beltzak, eta horrekin uniformetasun estetiko bat lortu da herriko paisaian. Gainera, elementu mugikorrak dira jarri direnak, ez finkoak».

Ostalariek egin duten ahalegina eta inbertsioa eskertu ditu udalak. «Zalantzarik gabe, herritarrak izango dira onuradunak, beraiek izango direlako terrazetan erosoago eta seguruago egoteko aukera izango dutenak, uda nahiz negu, eguraldiak baldintzatu gabe».

Kopuru handiagoa. Jakitera eman dutenez, hasiera baten 27.000 euro bideratu zituzte laguntza horietara, baina partida igotzea erabaki zuten, 35.000 eurora arte. Horrela, deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen zituztela ikusita, 34.716,17 euro banatu ditu Udalak, herriko 11 establezimenduren artean: Sakris, Ilunpe, Iru-Zubi, Kintal, Patxu, Melo’s, Vega, Buztarri, Tate, Naroki eta Bikale.

Bestalde, Uhagonen jarriko den azpiegitura udalak ordainduko du, eta Mayoren kasuan, Kontzekupea babesteko albo toldo bat jarriko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.