Arrigorri hondartzako ziburuak uztailaren 1ean egongo dira erabilgarri
Arrigorri hondartzako ziburuak, margotu berri. Argazkia: Ondarroako Udala. Ondarroako Arrigorri hondartzak ziburuak konpontzen ibili dira egunotan. Lanak, berez, ekainaren 7an ziren hastekoak, baina lanak egin behar zituen enpresak edukitako gorabehera batzuk tarteko, astelehenean [ekainak 28] hasi ziren beharrean. Artabide kaleko Plaza Gorriko kautxuzko behegainean zegoen zuloa ere egunotan konpondu dute.
Astelehenen eta martitzenean umeen jolasguneko kautxuzko behegaina aldatu ostean, ziburuak margotu dituzte gaur [ekainak 30] udal brigadako langileek. Ziburuak dauden eremua bihar [uztailak 1] goizean zabalduko dutela iragarri dute udal iturriek. Gunea hesituta dagoen bitartean eremura ez sartzeko gogorarazi dute.