Mutrikuk ere 0 tasa dauka
Atzo [ekainak 30] ere Lea-Artibai eta Mutrikun ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu. Mutrikuko intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, batez ere Gipuzkoakoa.
Atzo [ekainak 29] ere ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasu bat bera ere erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Ondorioz, Mutrikuko tasa jaitsi egin da; 37,64ko tasa edukitzetik 0 tasa edukitzera pasatu da. Beraz, HITZAren eremuan 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean 0 tasa daukan bigarren herria da Mutriku (Lekeitio da bestea). Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute. Arabak 99,63ko tasa dauka (3 puntu igo da), Bizkaiak 121,58koa (5 puntu igo da) eta Gipuzkoak 124,23koa (18 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 21tik 27ra] 4 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibain: 3 kasu Ondarroan erregistratu zituzten eta 1 Markina-Xemeinen. Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu joan den aste osoan.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 0
- Markina-Xemein: 39,80
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 0 (atzo 37,64ko tasa zeukan)
- Ondarroa: 46,69
- Ziortza-Bolibar: 0