Azken egunetan 8 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Barikutik domekara [uztailaren 2tik 4ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 6 Lekeition, 1 Etxebarrian eta 1 Ziortza-Bolibarren. Ondorioz, hiru herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Joan den aste osoan guztira 10 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.
Hiru lurraldeetan modura, Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia tasak ere gora egin du. Hala, barikutik domekara bitartean [uztailaren 2tik 4ra] zortzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: 6 kasu Lekeition erregistratu dituzte, eta bana Ziortza-Bolibarren eta Etxebarrian. Ondorioz, hiru herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira; Lekeitio eta Ziortza-Bolibar 0 tasa zeukaten herrien zerrendatik atera dira.
Lurraldeetako tasek ere gora egiten jarraitzen dute. Arabak 123,26ko tasa dauka (16 puntu igo da), Bizkaiak 148,99koa (21 puntu igo da) eta Gipuzkoak 209,03koa (67 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 28tik uztailaren 4ra] 10 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 6 gehiago: 6 Lekeition, 2 Etxebarrian, 1 Mutrikun eta 1 Ziortza-Bolibarren. Aipagarria da joan den aste osoan erregistratutako kasuen (10) erdiak baino gehiago barikutik domekara erregistratu dituztela (8).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 268,66 (134 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 83,02 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Markina-Xemein: 19,90 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 35,02 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (barikuan 0 tasa zeukan)