Sei erakusketa egongo dira ikusgai Eskolape aretoan uztailaren 12tik abuztuaren 22ra bitartean.
Uda honetan ere, hainbat arte diziplinataz gozatzeko aukera eskainiko dute Lekeition. Urtero bezela, arte erakusketa antolatu du Lekeitioko Udalak, eta sei erakusketa egongo dira ikusgai Eskolape aretoan. Uztailaren 12an abiaraziko dute Udako Arte Erakusketa, eta abuztuaren 22ra arte egongo dira ikusgai artista ezberdinen lanak.
Udalak jakitera eman duenez, deialdi irekiaren bidez aukeratu dituzte artistak ondorengoak izango dira: Vicente Iriondo, Nerea Olea eta Nere Txakartegi, Valentin Laka, Alberto Brasaola, Ismaila Coly eta Mikel Cazaña.
Astebeteko erakusketak izango dira. Eskolapeko aretoan egongo den lehenengo artista Vicente Iriondo izango da. Bere lanak uztailaren 18ra arte egongo dira ikusgai Izadi izeneko erakusketan. Uztailaren 19tik 25era, berriz, Nerea Olea eta Nere Txakartegi lekeitiarren Lanak lotzen erakusketa egongo da ikusgai. Uztailaren 26tik abuztuaren1era hartuko du txanda Valentin Lakak. bere lanak erakutsiko ditu Egur bizia deitu duen erakusketan. Alberto Lopez Brasaolak, aldiz, olioz margotutako paisaia ezberdinak aurkeztuko ditu Lekeition, abuztuaren 2tik abuztuaren 8ra. Ondorengo astean, abustuaren 9tik 15era Ismaila Coly Lekeitioko bizilagunaren lan berriak ezagutzeko aukera egongo da COVID-19 erakusketaren bidez. Eta, azkenik, abuztuaren 16etik 22ra, Lekeitiotik Mundura 2021 erakusketa aurkeztuko du Mikel Cazañak.