Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurkitu dute domekatik desagertuta zegoen urpeko arrantzalearen gorpua

HITZAk jakin ahal izan duenez, 13:00ak aldera aurkitu dute 24 urteko urpeko arrantzale zarauztarraren gorpua. Ertzaintzak albistea baieztatu du eta esan du Lekeitioko Santa Katalina itsasargiaren inguruan aurkitu dutela gorpua.

Argazkia: SOS Deiak
Asier Alkorta
Lekeitio
2021/07/06

HITZAk jakin ahal izan duenez, gaur [uztailak 6] 13:00ak aldera aurkitu dute domekatik Lekeitioko uretan desagertuta zegoen 24 urteko urpeko arrantzale zarauztarraren gorpua. HITZAk jakin duenez, Lekeitioko portura eraman dute gaztearen gorpua.

Ertzaintzak esan duenez, Santa Katalina itsasargiaren inguruan aurkitu dute gaztearen gorpua, desagertu zen inguruan bertan.

Gertaera. Domeka arratsaldean [uztailak 4] urpeko arrantzale bat desagertu zen Lekeitioko Santa Katalina itsasargiaren parean. Bi lagun zebiltzan arrantzan gune horretan, eta batek bestearen arrastoa galdu zuen. Ertzaintzari abisua 17:45 aldera eman zion.

Zarauztarra zen desagertua, eta 24 urte zituen. Esan zutenez, bi urpekariak adituak ziren, eta urteak zeramatzaten kirol hori praktikatzen.

Abisua jaso eta berehala jarri ziren abian bilaketa lanak, baina domekan behintzat ez zuten arrantzalea topatu; atzo [uztailak 5] 08:30ean berriz ekin zioten bilaketari. Ertzaintza, Larrialdi Zerbitzuak, Ondarroako Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko zerbitzua eta Lekeitiko sorosleak aritu dira lanean, helikoptero batekin eta urpekariekin, 25 metro inguruko sakoneran. Horrez gain, Madriletik iritsitako Guardia Zibilaren GEAS urpeko jardueren talde berezia ere bilaketa lanetara gehitu da gaur, eta baita ere AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat ere. Azken hori, batimetrian espezializatuta dagoen eta urpeko kartografiarako doitasun handiko sonar bat duen ontzi bat da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.