Azken orduetan positibo bat erregistratu dute
Atzo [uztailak 5] Mutrikun erregistratu zuten positibo bat; Lea-Artibaiko herrietan ez zuten kasurik erregistratu. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin da. Markina-Xemeinek 0 tasa dauka gaur. Hiru lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan Mutrikun erregistratu dute kasu bat. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa 19 puntu igo da. Markina-Xemeingo tasa, aldiz, jaitsi egin da, eta gaur 0 tasa dauka; HITZAren eremuan 5.000 biztanletik gora duten eta 0 tasa daukan herri bakarra da. Gainerako herrietako tasak ez dute gorabeherarik eduki.
Lurraldeak. Arabak 132,95eko tasa dauka (9 puntu igo da), Bizkaiak 158,31koa (10 puntu igo da) eta Gipuzkoak 235,27koa (26 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 28tik uztailaren 4ra] 10 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 6 gehiago: 6 Lekeition, 2 Etxebarrian, 1 Mutrikun eta 1 Ziortza-Bolibarren. Aipagarria da joan den aste osoan erregistratutako kasuen (10) erdiak baino gehiago barikutik domekara erregistratu dituztela (8).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 268,66
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 83,02
- Markina-Xemein: 0 (atzo 19,90 tasa zeukan)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 35,02
- Ziortza-Bolibar: 227,79