Munitibarko frontoiko txandak hartzeko web aplikazioa martxan dago
Aurretiaz txanda hartzea derrigorrezkoa ez bada ere, erreserba daukatenek frontoia erabiltzeko lehentasuna daukate.
Munitibarko frontoia erabiltzeko jada ez da derrigorra izango aurretiaz txanda hartzea, baina aurretik erreserba daukanak lehentasuna izango du.
Udal administrazioaren ordutegitik kanpoko edozein momentutan ordua hartu ahal izateko eta erabiltzaile batek baino gehiagok ordu bera ez hartzeko web aplikazio bat erabiltzen hasi dira.
Erabiltzen hasi ahal izateko udal administrazioan izena eman behar da, aplikazioan erabiltzilea sortu eta erreserba egiteko baimenak eman ahal izateko.
Ordubeteko txandak dira. Egun bat aurretik egin daiteke erreserba, eta txanda gehienez bi orduko tarteagaz hartu ahal da, aplikazioak ez baitu uzten beranduago txandarik hartzen. Erabiltzaile bakoitzak eguneko txanda bakarra hartu dezake.
Jakinarazi dute frontoia 23:00an zarratuko dutela egunero, aldagelak erabiltzea debekatuta dagoela, eta norbere gauzak horretarako doitutako lekuan bakarrik utzi behar direla.