Zozkatu dituzte Lekeitioko Azkue Ikastolako tonbolako sariak
Sariak ikastolan jaso beharko dira, ondorengo telefono zenbakira deituta: 94-684 09 59. Ikastolak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.
Aurten estreinakoz antolatu duten Herri Tonbolako saridunen zerrenda ezagutzera eman du Lekeitioko Azkue Ikastolak. Guztira, 25 sari banatuko dituzte, eta tonbolatik ateratzen duten dirua ikastolaren barne beka sistema finantzatzeko izango da. Hala ere, beka sistema indartzeagaz gain, beste helburu bat ere eduki dute tonbola antolatzerakoan, herriko herriko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetakoei bultzada bat ematea, eta beraz, tonbolako sariak herriko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetakoak izango dira.
Lekeitioko Ikastolak eskerrak eman dizkie tonbolan parte hartu duten guztiei: “Asko eta asko izan zarete ikastolari bultzada bat emateko asmoz zozketan modu batean edo bestean parte hartu duzuenok, eskerrik asko”.
Sariak jasotzeko astebeteko epea egongo da. Sariak ikastolan jaso beharko dira, ondorengo telefono zenbakira deituta: 94-684 09 59.