Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Elkartasun bertso saioa egingo dute uztailaren 24an Ondarroan

400 bat sarrera ipini dituzte salgai Ondarroa, Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein eta Mutrikuko zenbait tokitan. Punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte Ondarroako frontoian egingo den saiora.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/07/07

Ondarroako Etxerat elkarteak eta Sarek antolatuta, preso, iheslari eta erbesteratuekiko elkartasuna oinarri duen bertso saioa egingo da uztailaren 24an, Ondarroako frontoian. Antolatzaileek eskualdeko eta inguruko herrietako bertso zaleak gonbidatu dituzte saiora. 19:30ean hasiko da emanaldia, Danak etxea! lelopean. Punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute, honakoek: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jon Maia. Bertsutan Ondarruko Bertso Eskolako kideek egingo dituzte gai jartzaile lanak.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, elkartasuna sustatzeko asmoz antolatu duten bertso saioa “bizia, alaia eta umoretsua” izango da. “Gai serioei buruzko bertsoak ere egongo dira, zelan ez, baina jokoa ematen duten gai alaiak ere aukeratuko ditugu. Gure asmoa da etortzen denak ondo pasatzea eta irribarre bategaz ateratzea”.

Sakabanaketak eragiten duen gastu ekonomikoari aurre egiteko diru laguntza lortzea du helburu bertsoak saioak. Txartelak honako lekuetan eskuratu ahal izango dira 10 euroren truke: Ondarroan, Kulixkan, Anaitasunan eta turismo bulegoan; Berriatuan, frontoian; Lekeition, Galarrenan; Markina-Xemeinen, Amaiurren; eta Mutrikun, Zubixan eta Txalapartan.

Indarrean dagoen araudia dela eta, harmailetan 400 bat eserleku egongo direla jakinarazi dute. “Kolore ezberdinetako txartelak ipini ditugu salgai. Gauzak errazteko, frontoia kolore horien arabera antolatuta egongo da; jendea dagokion kolorea duen tokitik sartu eta gune horietan eseri beharko da. Dena ondo antolatzeko, sasoiz agertzeko gomendioa egiten diogu jendeari; boluntarioek dagozkien azalpen guztiak emango dizkiete”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.