Indiako aldaeraren kasuak atzeman dituzte Mutrikun
Atzo [uztailak 7] Mutrikun 12 kasu erregistratu zituzten. HITZAk jakin ahal izan duenez, agerraldi bat atzeman dute herri horretan, eta horregatik ari dira kasu asko erregistratzen. Ondarroan ere positibo kasu bat erregistratu zuten atzo [uztailak 7]. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
HITZAk jakin ahal izan duenez, Mutrikun agerraldi bat atzeman dute eta, ondorioz, COVID-19arekin kutsatutakoen kopuruak nabarmen egin du gora. Atzo [uztailak 7] 12 positibo erregistratu zituzten, eta gehienak Indiako aldaeraz (Delta aldaera) kutsatuta daudela jakina ahal izan du HITZAk. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa 226 puntu igo da eta herria gune laranjan sartu da. Ondarroan positibo kasu bat erregistratu zuten atzo [uztailak 7], eta herri horretako intzidentzia tasa ere igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira.
Lurraldeak. Arabak 155,36ko tasa dauka (13 puntu igo da), Bizkaiak 191,12koa (17 puntu igo da) eta Gipuzkoak 290,09koa (29 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 28tik uztailaren 4ra] 10 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 6 gehiago: 6 Lekeition, 2 Etxebarrian, 1 Mutrikun eta 1 Ziortza-Bolibarren. Aipagarria da joan den aste osoan erregistratutako kasuen (10) erdiak baino gehiago barikutik domekara erregistratu dituztela (8).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 110,70
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 301,09 (226 puntu igo da)
- Ondarroa: 35,02 (12 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79