Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

BDCC plataforma sortu dute, kultura industriak duen balioa sustatzeko asmoz

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultura eta sormen industrien kudeaketa profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea izango du ardatz proiektuak.

Erakundeetako ordezkariak, egitasmoaren aurkezpenean. Argazkia: Irekia.
Olatz Enzunza Mallona (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/07/09

«Ekonomia eta finantza irizpideak ezartzea sustatuko duen eremu bat izango da barrutia; betiere, talentuan, esperimentazioan eta originaltasunean oinarritutako sektorearen berezitasunak errespetatuz». Hala aurkeztu du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak BDCC Basque District of Culture and Creativity Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutia. Plataformaren bitartez, kultura eta sormen industriei lotutako enpresen kudeaketa profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea lortu nahi dute.

Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak, SPRI taldeak eta Innobasquek lankidetzan sortutako proiektu bat da, eta BDCC Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana 2030ean kokatu dute.

Bingen Zupiria: “Aurrera begira, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak nazioartean, kultura eta sormen industriei dagokienez, erreferentziazko posizionamendua izatera iritsi nahi dute”

Plataformaren bitartez, kultura eta sormen industriei lotutako enpresetan identifikatutako erronkei erantzuna ematea lortu nahi dute. Zupiriaren hitzetan, «herri proiektu bat» da, eta, besteak beste, honako eginkizun hauek betetzeko helburua dauka: «Ekintzailetza sustatzeko beharra, negozio planak hobetzea eta haien enpresa dimentsioa egokitzea, jabetza intelektualaren babesa erraztea, nazioartekotzen eta merkatu berrietara sartzen laguntzea, trantsizio digitala arintzea, talentua erakartzea, atxikitzea eta hari prestakuntza ematea, edo jarduera babesteko laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa areagotzea». Hori lortzeko, Interneteko programak eta tresnak bildu ditu BDCC plataformak. Hartara, modu didaktikoan eta praktikoan, negozioetako «askotariko alderdien» inguruan gogoeta egiteko aukera izango dute industria horietako enpresek eta profesionalek.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %9,9 dira kultura eta sormen Industrian lan egiten duten enpresa eta langile independenteak

Laburbilduz, beraz, BDCC plataformak ondokoak eskainiko ditu: informazio eta orientaziorako zerbitzuak, era autonomoan erabili ahal izango diren tresnak, administrazio publikoen laguntza programen bideraketa, eragile adituen eta sektoreko erakunde espezifikoen zerbitzu eskaintza, informazio eguneratua eta newsletter-ak, eta azkenik, etengabeko prestakuntza irekia kultura eta sormen industriak dituen zeharkako erronkei erantzuna emateko. Era berean, aurrera begira, «Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak nazioartean, kultura eta sormen industriei dagokienez, erreferentziazko posizionamendua» izatera iritsi nahi dute, Zupiriaren hitzetan.

Zupiriak adierazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %9,9 dira kultura eta sormen Industrian lan egiten duten enpresa eta langile independenteak. Zehazki, 45.365 pertsona inguru, eta horiek enpleguaren %5,31 sortzen dute.

Bi industriek, denera, hamabost azpisektore hartzen dituzte, Jaurlaritzaren arabera: sei azpisektore kultural –arte eszenikoak, ikusizko arteak, ikus-entzunezkoak, edizioa eta inprimaketa bitartekoak, musika eta kultura ondarea– eta sormenaren arloko beste bederatzi –arkitektura, artisautza, eduki digitalak, diseinua, gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, publizitatea zein marketina eta bideo jokoak–.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.