Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste 21 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Atzo [uztailak 14] lau herritan erregistratu zituzten kasuak: Mutriku (10), Lekeitio (5), Mendexa (4) eta Ondarroa (2). Mendexa ere 0 tasa edukitzetik 847,46ko tasa edukitzera pasatu da. Lurraldeetan, Araba ere gune laranjan sartu da gaur; hiru lurraldeetako tasak igo egin dira.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/07/15

Egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Eta horren adierazle dira datuak. Atzo [uztailak 14] beste 21 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 10 kasu Mutrikun erregistratu zituzten, 5 Lekeition, 4 Mendexan eta 2 Ondarroan. Ondorioz, lau herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira; Mendexa 0 tasa edukitzetik 847,46ko tasa edukitzera pasatu da.

Egoera nola dagoen ikusita, Labi batzordeak atzo [uztailak 14] neurri berria ezarri zuen: gauerditik 06:00etara kalean bizikideen topaketak onartuko dira bakarrik. Eta neurri hori gaur [uztailak 15] gauerdian sartuko da indarrean. Iñigo Urkullu Etxebarriko Eika kooperatibaren lantokian izan da gaur, eta egoeraren irakurketa egin du: “Birusak gure artean jarraitzen du, aldatu egiten da eta badirudi aldaera hau besteak baino azkarrago mugitzen dela”.

Era berean, osasun arauak betetzea eskatu du, hala nola, jende pilaketarik ez sortzea, distantzia gordetzea eta maskara erabiltzea. “Toki batzuetan hori betearazi beharko dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Baina norberarengandik hasi beharko liratekeen kontuak dira”.

Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak alarma egoerako bi neurri baliogabetu izanaz ere hitz egin du. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak herritarren joan-etorria debekatzeko eta aisialdi eta ostalaritza jarduerak ixteko erabakiak konstituzioaren kontrakoak direla ebatzi du: “Nik, behintzat, ez dut Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitakoarekin bat egiten. Bete beharrekoa da, baina ulertezina egiten zait”.

Lurraldeak. Gaur [uztailak 15] Araba ere gune laranjan sartu da. Arabak 312,83ko tasa dauka (35 puntu igo da), Bizkaiak 352,64koa (29 puntu igo da) eta Gipuzkoak 509,95ekoa (46 puntu igo da).

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 240,96
  • Aulesti: 149,70
  • Berriatua: 79,55
  • Etxebarria: 805,37
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Lekeitio: 262,90 (69 puntu igo da)
  • Markina-Xemein: 179,10
  • Mendexa: 847,46 (atzo 0 tasa zeukan)
  • Munitibar: 0
  • Mutriku: 903,37 (188 puntu igo da)
  • Ondarroa: 105,05 (24 puntu igo da)
  • Ziortza-Bolibar: 455,58

Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik:

Erlazionatutako edukiaLabiren azken erabakia: Gauerditik 06:00etara kalean bizikideen topaketak onartuko dira bakarrikAlarma egoerako bi neurri baliogabetu ditu Konstituzionalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.