Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak karta joko txapelketa antolatu du
Musean eta brixkan jokatuko dute parte-hartzaileek. Jokalariak izango dira txapelketa jokatzen ari den aretora sartu ahal izango duten bakarrak.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatuta, karta joko txapelketa egongo da astelehenean [uztailak 19] Uni frontoian. Mus eta Briska txapelketak lehiatuko dituzte karta zaleek 16:00etatik aurrera.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaileak 18 urtetatik gorakoak izan beharko dira eta irabazleak saria eskuratzeko NAN agiria eta dagokion ordain agiria aurkeztu beharko ditu.
Guztira, lau sari egongo dira txapelketa batean zein besteak. Ondokoak izango dira:
- 120 euro eta txapelak.
- 80 euro eta garaikurra.
- 60 euro.
- 40 euro.
Herriko lehenengoarentzat ere egongo da saria; garaikurra eramango du.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, parte hartzaileak ezin izango dute maskararik kendu eta zehaztuta egongo diren distantziak mantendu beharko dituzte parte hartzaileek. Gainera, jokalariak izango dira aretora sartu ahal izango duten bakarrak.