Azken hiru egunetan 48 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara [uztailaren 16tik 18ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Mutriku (20), Ondarroa (15), Lekeitio (9), Aulesti (3) eta Markina-Xemein (1). Ondarroa eta Lekeitio gune laranjan sartu dira. Araba eta Bizkaia ere gune gorrian sartu dira; gaur gaurkoz hiru lurraldeak daude gune gorrian.
Beste behin ere datuak ez dira onak, eta Lea-Artibai eta Mutriko egoera epidemiologikoak okerrera egiten jarraitzen du; apirileko azken asteko egoerara itzuli da Lea-Artibai eta Mutriku. Hain zuzen, barikutik domekara [uztailaren 16tik 18ra] bitartean 48 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 20 kasu Mutrikun erregistratu dituzte, 15 Ondarroan, 9 Lekeition, 3 Aulestin eta 1 Markina-Xemeinen.
Ondorioz, bost herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Bereziki azpimarratzekoa da Mutrikuko, Ondarroako eta Lekeitioko egoera. Izan ere, Mutrikuk ia 1.500eko intzidentzia tasa dauka gaur [uztailak 19]. Bestalde, Ondarroa eta Lekeitio gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu dira gaur; Ondarroak 140,07ko tasa edukitzetik 315,16koa edukitzera pasa da, eta Lekeitio 276,74koa edukitzetik 318,25koa edukitzera. Etxebarriko tasa, aldiz, jaitsi egin da; barikuan [uztailak 16] 1.000tik gorako tasa zeukan, baina 134 puntu jaitsi eta gero, gaur 939,60ko tasa dauka.
Lurraldeak. Gaur [uztailak 19] hiru lurraldeak gune gorrian daude. Arabak 428,82ko tasa dauka (80 puntu igo da), Bizkaiak 483,88koa (88 puntu igo da) eta Gipuzkoak 644,31koa (91 puntu igo da).
Joan den aste osoan 111 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste (45) baino bikoitza baino gehiago eta duela hiru aste (10) baino 11 aldiz gehiago. Ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Mutriku (41), Ondarroa (24), Lekeitio (20), Markina-Xemein (9), Etxebarria (6), Aulesti (4), Mendexa (4), Amoroto (2) eta Ziortza-Bolibar (1)
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 598,80 (449 puntu igo da)
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 939,60 (134 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 318,25 (42 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 238,81 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 0
- Mutriku: 1.411,37 (376 puntu igo da)
- Ondarroa: 315,16 (175 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 455,58
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: