Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irailaren 25ean lehiatuko da V. Ondarru-Lekitto Kostaldeko Lasterketa

Aurten gehienez 250 lagunek izena eman ahalko dute. Izena emateko aukera zabalik dago herrikrosaren webgunean. Parte hartzaileek azken urteotako 16 kilometroko ibilbide bera egin beharko dute.

Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketaren aurkezpena, gaur, Berriatuan.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/07/21

Koronabirusak behartuta urtebeteko geldialdia egin ostean, irailaren 25ean berriro egingo dute Ondarru-Lekitto Kostaldeko Lasterketa. Duela bi urtekoagaz alderatuta, lasterketak aldaketa gutxi edukiko dituela azpimarratu dute Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko kideek gaur [uztailak 21] Berriatuan egindako aurkezpenean. Aldaketarik deigarriena parte hartze mugan egongo da. Osasun egoerara egokituta, aurreko urteetan ezarritako 400 laguneko gehienezko kopurua gehiago mugatu behar izan dute; aurten gehienez 250 lagunek izena eman ahalko dute.

Ibilbidea. Aringa-aringalariek azken urteotako 16 kilometroko ibilbide bera egin beharko dute. 17:00etan Ondarroako Itsasaurre Plazatik irten, pare bat kilometro herri barruan egin eta Berriatuko eta Mendexako lurretatik igaro ostean, Lekeitiora abiatuko dira. Lekeitio barruan beste kilometro eta erdi inguru egin ondoren, Independentzia Plazan amaituko da lasterketa.

Sari banaketa 19:00etarako dago aurreikusita. “Aurten ezingo dugu amaieran jai handi bat egin. Ekitaldi xume bat egin beharko dugu, eta ez da egongo txosnarik“.

Gogorarazi dutenez, probaren egunean bertan ez da izena emateko aukerarik egongo, ezta bezperan ere

Aurreko urteetan modura, sariak egongo dira lehenengo sailkatzen diren hiru emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat. Lea-Artibai mailako sariak ere banatuko dituzte, lehenengo hiru sailkatuentzat. Gaineratu dutenez, taldekako sari bereziak ere emango dituzte. “Herri bereko lehenengo helmugaratzen diren lau emakumeek edota lau gizonezkoek sari hori irabazteko aukera edukiko dute; 200 euroko sari bat emango diegu euren artean banatzeko». Parte hartzaile guztiei kamiseta bana ere emango diete opari.

Urtero modura, autobus zerbitzua ere eskainiko dute, aringa-aringalarien joan-etorria bermatzeko. Lasterketa hasi aurretik Ondarroara datozenentzako edo lasterketa amaieran Ondarroara bueltatzeko autobusak ipiniko dituzte. “Lasterketa egin behar dutenek 15:00etan hartu dezakete autobusa Lekeition. Bueltatzeko autobusa 19:30ean egongo da”. Horrez gain, norbere gauzak gordetzeko kontsigna zerbitzua ere eskainiko dute herri batean zein bestean. Dutxatzeko aukera, oraingoz, ezingo dela eskaini aurreratu dute. “Irailean ikusi beharko da zerbitzu hori eskaini daitekeen edo ez».

Izen ematea. Lasterketan izena emateko aukera zabalik dago herrikrosaren webgunean. Irailaren 23a izango da izena emateko azkenengo eguna. 16 urtetik gorakoek ere parte hartu ahal izango dute: “2005eko irailaren 25a baino lehen jaiotako edozeinek parte hartu dezake”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.