Aurten gehienez 250 lagunek izena eman ahalko dute. Izena emateko aukera zabalik dago herrikrosaren webgunean. Parte hartzaileek azken urteotako 16 kilometroko ibilbide bera egin beharko dute.
Abenturazale berriatuarra barikuan [uztailak 23] abiatuko da Hiru Erregeen Mahaiarantz. Gailurra egin eta gero, domekan [uztailak 25] berriro Berriatuara ailegatuko da. Beste behin ere, Aspanovasen aldeko beste ekintza bat egingo du.
Amorotoko, Aulestiko, Eako, Gizaburuagako, Ispasterko eta Mendexako bizilagunak zapatu eguerdian [uztailak 24] Lekeitioko udaletxetik osasun zentroraino joango dira manifestazioan.
2021eko azterlanean ondorioztatu dute antxoaren stocka 170.000 tona ingurukoa dela. Espeziearen iraunkortasuna bermatzeko gutxieneko balioa 21.000 tonakoa denez, iraunkortasuna "bermatuta" dagoela ondorioztatu dute.
Astelehenerako aurreikusita zegoen Etxebarriko IV. Sari Nagusia lasterketa. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo COVID-19 positibo kasuen kopurua ikusita bertan behera uztea egokiagoa dela erabaki dute antolatzaileek.
Ia 400.000 euroko kreditu aldaketak onartu dituzte inbertsioetarako. Horien artean Abesua kaleko lanak edo Larruskaingo baso lurren erosketa daude. Berdintasunerako Lurralde Sareari atxikitzea ere onartu dute azken osoko bilkuran.
Uztailaren 30ean [barikua] 19:00etatik aurrera egingo dute ekitaldia. Aspaldi gari jotzea zelan egiten zuten erakusteaz gain, Oraskaren eskutik, gari tradizionalen ogi erakusketa ere egingo dute.
Dena ondo joanez gero, uztailaren 31rako parke berritua zabalik egotea aurreikusten dute.
Atzo [uztailak 20] 52 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 20 Markina-Xemeinen, 13 Ondarroan, 7 Lekeition, 4 Aulestin, 4 Etxebarrian, 2 Mutrikun eta 2 Ziortza-Bolibarren. Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi du gaur [uztailak 21] 50 positibo erregistratu dituztela; Osakidetzak biharko [uztailak 22] txostenean jasoko ditu horiek.
Ertzaintzak adierazitakoaren arabera inor ez da zauritu ezbeharrean eta eraikina hustu beharrik ere ez dute eduki.