Sutea gertatu da Mutrikuko etxebizitza batean
Ertzaintzak adierazitakoaren arabera inor ez da zauritu ezbeharrean eta eraikina hustu beharrik ere ez dute eduki.
Mutrikuko Jose Maria Alzibar etorbideko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du gaur [uztailak 21] goizean. Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, 10:25 aldera jaso dute abisua, sute bat zegoela ohartaraziz. Ertzaintzak HITZAri esan dio suak “ez duela kalte material handirik eragin etxebizitzan ezta ere eraikinean”. Ez da eraikina hustu beharrik egon. Gaineratu dutenez, inor ez da zauritu ezbeharrean.
Zehaztu dutenez, Gipuzkoako eta Bizkaiko suhiltzaileek parte hartu dute sua itzaltzeko lanetan, eta 11:00ak aldera amaitu dituzte. Prebentzio neurri modura, Ertzaintzak eta Osakidetzaren anbulantzia batek parte hartu dute jarduketan.