Mutriku-Ondarbeltz pasealekuan apurtuta zegoen hesietako bat aldatu dute

Mutriku eta Ondarbeltz hondartza batzen dituen pasealekuaren zati bat itxita egon da gaur [irailak 7]. Konponketa lan batzuk egiteko itxi dute pasealekua, Arbe aurrean. Lanak 09:00ak aldera hasi dituzte, eta eguerdi osterako amaitu. Zehaztu dutenez, duela aste batzuk auto batek istripu bat izan ostean apurtuta geratu zen metalezko hesi bat aldatzeko itxi dute gunea.
Langileek HITZAri azaldu diotenez, zortzi metro hesi ipini dituzte, lau modulu denetara. Zehazki, falta zen hesi zatia ipini eta txarto zegoen beste zati bat ere ordezkatu dute.