Txirrindulari batek erorikoa eduki du Ondarroako Artabide kalean
Ondarroako Udaltzaingoak HITZAri azaldu dionez, txirrindulariak ondoeza eduki du eta Artabide kalean zihoala erori egin da. “Ondoezak eraginda edo, bihotz-biriketako geldialdia ere eduki du”. Zehaztu dutenez 50 urteko gizonezko txirrindularia Gipuzkoatik zetorren, eta Lekeitiorantz zihoan.
Artabide 22an erori da, Eroski parean. Jausi denean min hartu duela baieztatu dute udaltzainek. Gertaeraren harira, udaltzainek larrialdi zerbitzuei deitu diete, eta anbulantzia bertaratu da. “Txirrindularia zer edo zer egonkortzea lortu dutenean Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute. Anbulantziak ospitalera eraman duenean kontziente zegoen”.