Auto batek su hartu du Mendexan
Larrialdi zerbitzuek esan dutenez, ez dago zauriturik.
Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, gaur [irailak 13] 18:45ean aldera Citroen Xsara Picasso markako auto batek su hartu Mendexako Leagi auzoan, kanpinerako bidean. Ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, kanpinetik behera zihoan autoa azkar batean hasi da sutan. Ertzaintza bertaratu denerako dena sutan zegoen. “Dirudienez, matxura mekaniko batek eragin du sutea”.
Sutea dela eta, inguruetan ke nahikoa zabaldu bada ere, ez da egon zauriturik. “Ditugun lehen datuen arabera, ez dago zauriturik”. Suhiltzaileen bi kamioi ibili dira sua itzaltzen, eta 19:35 aldera dena kontrolpean edukitzea lortu dute.