Mikel Iriondo ondarrutarrak bosgarren amaitu du Kontxako Badiako zeharkaldia
Gizonezkoen master kategorian bigarren postua eskuratu du.
Zapatuan [irailak 11] Donostian lehiatu zen Kontxako Badiako zeharkaldian emaitza ona lortu zuen Mikel Iriondo igerilari ondarrutarrak. Swim Camp Getxo kirol elkarteko igerilaria fin aritu zen. Proba 29 minutu eta 46 segundotan osatuta bosgarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.Ā Gizonezkoen master kategorian, ostera, bigarren postuan sailkatu zen. Gizonezkoen master kategorian, ostera, bigarren postuan sailkatu zen. Segundo gutxi batzugatik ez zuen lortu master kategoriako lehenengo postua; Ander VilariƱo irabazleak baino 3 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko.
Probari dagokionez, parte hartzaileek 2.200 metro inguru egin zituzten igerian; ibilbide zirkular bat osatu behar izan zuten Kontxako Badian zehar. Azaldu duenez, podiumean sartzeko aukerak ere eduki zituen. Lehen metroetatik ihes eginda ibili ziren igerilari azkarren multzoan sartuta ibili zen, baina nahaste bat tarteko, aukera horiek guztiak galdu zituen.
“Hirugarren postuan hasi nintzen, baina gero zer edo zer nahastu egin nintzen. Ibilbide nahikoa arraroa osatu behar izan genuen, itsasontzi tartetik, eta horrek ere, egia esan, desorientatu egin ninduen. Nire taldean aurreratuta gindoazenok, gainera, joan behar ez ginen buia batera ere joan ginen igerian. Hara bidali gintuzten, eta horrek ere nahikoa denbora galdu arazi zigun. Atzetik zetorren talde batek harrapatu ere egin gintuen, baina abantaila hori berreskuratzeko aukera eduki genuen”. Zailtasunak zailtasun, lortutako emaitzagaz “pozik” dago.
Donostiako proba, gainera, Gipuzkoako Igeriketa Zeharkaldietako liga osatzen duten bosten artean azkena izan zen. Udan han-hemenka egin diren itsas zeharkaldietan emaitza onak eskuratu ditu ondarrutarrak, eta balorazio positiboa egin du. “Nahikoa aurretik ibili naiz parte hartu dudan zeharkaldi guztietan. Pozik nago lortutako emaitzekin”. Zapatuan [irailak 18] Mutriku eta Deba igerian batuko dituen Flysch Beltza igeri zeharkaldian parte hartuko duela aurreratu du. “Hori izango da udan egingo dudan azken zeharkaldia”.