Bi autok istripua eduki dute Mutrikun
Auto bateko bidaiari bat Mendaroko ospitalera eraman dute.
Auto bik elkar jo dute gaur [irailak 14] 11:40ean aldera Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepideko 2 kilometroan. Ipitxarriko bihurgunetik gertu gertatu da ezbeharra, Mutrikuko noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, ibilgailuek elkarren artean talka egin dute oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Zauri arinak eduki ditu ibilgailuetako batean zihoan batek eta Mendaroko ospitalera eraman dute anbulantzian.
Istripuaren ondorioz ez dute errepidea moztu behar izan. “Gertaerak ez du zirkulazioan askorik eragin. Istripua eduki duten autoak traba askorik egiten ez zuten toki batean egon dira, garabiaren zain”.