Zabalik dago Tontorramendiko igoera bertikalerako izen ematea
Antolatzaileek esan dute aurten proba 2019an egin modura egingo dela. Hau da, pandemia aurretik egiten zen moduan egingo dute aurten.
Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako Tontorramendira VIII. igoera bertikala irailaren 25ean egingo dute. Izena emateko azken eguna irailaren 21a da. Doan izena eman deiteke, Aurrera Mendi Taldearen webgunean. “Nahikoa da inprimakian eskatzen diren datuak betetzea”.
Antolatzaileek probari buruzko xehetasun gutxi eman dituzte. Baina bai esan dute pandemia aurretik egiten zuten moduan egingo dela. Parte hartzaileek 1,9 kilometroko eta 380 metroko desnibel posibiboa duen ibilbide aldapatsua osatu beharko dute. Horrez gain, kirol probak ibilbide berria edukiko duela eta parte hartzaile guztiek batera irtengo dutela ere iragarri dute; 12:00etan ipini dute irteera ordua. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, segurtasun neurri guztiak beteta egingo da igoera bertikala.