Mutrikuko kultur etxeko hitzaldi aretoko aulkiak aldatu dituzte
Aulkia berriak ipintzeaz gain, lehen baino aulki gehiago ere ipini dituzte Zabielen.
Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan zaharkituta zeuden aulki guztiak kendu eta berriak ipini dituzte egunotan. Lehen zeudenak urte asko zituztelako eta zahartuak zeudelako aldatu dituztela esan dute udal iturriek. Hitzaldi, film emanaldi, bilera eta ekitaldi ezberdinetarako erabiltzen den aretoan lehen baino aulki gehiago ipini dituzte; 84 aulki ipini dituzte denetara, lehen baino lau gehiago. “Ipini diren aulki berriak bakarrik ixten dira eta lehengoak baino zer edo zer altuagoak dira, ez dira hain behean geratzen”. Udalak 10.500 euro (BEZ aparte) inbertitu ditu erosketan.