Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sormen lehiaketa antolatu dute, Gipuzkoako landa eremuko emakumeak ikustarazteko

'Landako emakumeak eta bizikidetza' da lehiaketaren gaia. Parte hartzera animatzen direnek euskarri grafiko bat aurkeztu beharko dute hausnarketa testu batekin batera.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/09/15

Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburuarekin, eta emakumeen ahalduntze pertsonal eta kolektibo prozesuan beste katebegi bat sortu nahian, Landa Emakumeak Gara izeneko proiektua abiatu berri dute Landaola Federazioa osatzen duten Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek. Landaolaren barruan dago, besteak beste, Debemen, Deba Beheko Landa Garapenerako Elkartea.

“Landa eremuan azken urteetan idenfikatu ahal izan diren elkar trukerako espazio urrien eta honek ekar dezakeen bakardaderako joerekin hausteko” abiatu dute egitasmo berria. Eta proiektu horren barruan landu nahi diren oinarriak jarri edo lehen hausnarketa emateko asmoarekin martxan ipini duten lehen ekintza ere aurkeztu dute: sormen lehiaketa bat egitea erabaki dute iraila eta urria bitartean. “Lehiaketak landako emakumeak eta bizikidetza gaia du ardatz. Gai zehatz horren bitartez, Gipuzkoako emakume guztiak bertako landa eremuari, emakumeei eta bizikidetzari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi ditugu”.

4.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Irabazleek 600 eurora arteko sariak eskuratu ahal izango dituzte

Gipuzkoan erroldatutako emakume guztiei egin diete lehiaketan parte hartzeko gonbitea. “Landa eremuko bizikidetzak ertz asko dituenez, landa eremukoak diren emakumeez harago zabaltzen dugu parte hartzeko deialdia. Emakume horien guztien begiradekin ehundu nahi dugu bizikidetzaren oihala”. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri grafiko horri loturiko hausnarketa testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, adinaren araberako hiru kategoria bereiziko dira: 25 urtetik beherakoak, 25-55 urte bitartekoak eta 55 urtetik gorakoak.

Izen ematea doakoa da eta Internet bidez egin beharko da nahitaez, Landaolaren webgunean. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urriaren 15a da. 4.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan.Iragarri dutenez, kategoriako bakoitzeko hiruna sari banatuko dira. Irabazleek 600 euroko sari bana, bigarren sailkatuek 450 eurokoa eta hirugarren sailkatuek 300 euroko sari bana irabazteko aukera edukiko dute. “Lehiaketan parte hartzen dutenen artean euskarri grafiko eta hausnarketa arrakastatsuenak hautatuko dira”.

Horrez gain, sarituak direnekin bideo labur bat ere grabatzeko asmoa agertu dute antolatzaileek. “Abenduan bideo labur horren estreinaldia eta jasotako euskarri grafiko zein hausnarketen erakusketaren irekiera antolatuko dira. Dena egun bateko ekitaldian egingo da”. Aurreratu dutenez, lehiaketa fasetik lortutako emaitzak (sortutako euskarri, hausnarketa, ideia edo ondorio ezberdinak) Gipuzkoako landa emakumeen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzen jarraitzeko baliatuko dituzte proiektuaren hurrengo faseetan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.