Diseinatzaile ondarrutarrak lehen zuen lana alde batera utzi eta moda ikasteari ekin zion duela urte gutxi batzuk. Gradu amaieran aurkeztutako bilduma bategaz lehendabiziko saria lortu du.
Dantza Hastapena ikastaroan 4 eta 8 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute. Antzerki ikastaroa urte osora zabalduko da.
Bi jardunaldi antolatu dituzte, bihar [irailak 16] eta irailaren 25ean, Barroeta futbol zelaian, eta 2013an edo aurretik jaiotako Markina-Xemein zein inguruko herrietako neskak deitu dituzte parte hartzera.
Zapatuan [irailak 18] izango da ospakizuna. Aurreskua dantzatu eta omenaldia egingo diete bazkideei Beti jai Elkartearen egoitza aurrean.
'Landako emakumeak eta bizikidetza' da lehiaketaren gaia. Parte hartzera animatzen direnek euskarri grafiko bat aurkeztu beharko dute hausnarketa testu batekin batera.
Ispasterko kanpoko frontoian ipiniko dituzte postuak; 11:00etatik 14:00etara erosi ahalko dira elikagai zein artisau produktuak.
Atzo [irailak 14] ondoko herrietan erregistratu zituzten positiboak: 4 Lekeition, 3 Ondarroan eta 1 Mutriku. Lekeition intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da, eta Ondarroakoa igo egin da. Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen du eta Mutrikuk gune laranjan.
Zabiel Plaza bete egin dute Mutriku eta inguruko herrietako zaleek. Ekainean zendutako Iñigo Andonegi bertsozale mutrikuarra omentzeko ere baliatu dute saioa.