Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Geoparkeak pandemia aurreko bisitari kopurua berreskuratu du udan

Gutxigatik bada ere, 2019an baino bisitari kopuru handiagoa eduki du udan Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Mutrikuko, Debako eta Zumaiako turismo bulegoek jaso duten bisitari kopurua ere nabarmen igo da.

Geoparkeko bisita gidatu bat. Argazkia: Euskal Kostaldeko Geoparkea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/09/17

Geoparkea udan bisitatu duten lagunen kopuruak gora egin du aurten. Zehazki, 12.974 bisitarik parte hartu dute ekainean, uztailean eta abuztuan egin diren bisita gidatuean. Iazko eta 2019ko datuekin alderatuta, datuak hobeak izan direla azpimarratu dute Geoparkeko iturriek. Iaz, 10.285 bisitari hartu zituzten eta, 2019an, 12.868. “Gutxigatik bada ere, 2019ko datuak gainditzea oso albiste ona da Geoparkearentzat”.

Horrek guztiak Geoparkearen geoturismo eskaintza “aproposa” dela bermatzen duela uste du Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzaileak. “Esfortzu handia egin dugu urte guztian irteera gidatuen programa mantentzeko. Izan ere, bisitariak jaso ezin zituenez, Geoparkeak doako bisita gidatuak eskaini zizkien Mutrikuko, Debako eta Zumaiako herritarrei, beren herrietako ondare geologiko, natural eta kulturalaz gozatzeko”.

Urte amaierara arte mantenduko dute bisita gidatuen programa

Mutrikuko, Debako eta Zumaiako turismo bulegoek jaso duten bisitari kopurua ere nabarmen igo dela gaineratu dute. “Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra 21.552 bisitari hartu dituzte, iazko bikoitza“.

Nazioarteko mugikortasunean mugak jarrita daude oraindik, eta hori igarri egin dela esan dute. “Aurten Espainiar estatuko turismoan oinarritu da jarduna”. Mutrikun, esaterako, %76 estatuko bisitariak izan dira. Zumaian, kopuru hori zer edo zer handiagoa izan da: %80koa. Deban, aldiz, %40koa izan da. “Madrildik, Valentziatik eta Kataluniatik etorri dira batez ere”. Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako bisitari kopuruak, berriz, behera egin du aurten. “Aurreko urteko datuekin alderatuta, gure kostaldera atzerritar gehiago hurbildu da”.

Geoparkeko balio natural eta kultural “itzela” ezagutzera emateko helburuarekin, urte amaierara arte mantenduko dute bisita gidatuen programa. Urrian, astelehenetan izan ezik, egunero eskainiko dira. Azaroan, ostera, astelehen eta eguaztenetan izan ezik, asteko beste egunetan Geoparkeak prestatu dituen proposamenez gozatzeko aukera egongo da. Abenduan, aldiz, eskaintza zer edo zer txikiagoa izango da; astebururo eta jaiegunetan eskainiko dituzte bisita gidatuak. “Bisita gidatuen egutegi osoa Geoparkearen webgunean kontsultatu daiteke. Erreserbak ere bertan egin daitezke”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.